XUXEN III. bertsioa
Bertsio honen zehaztasunak:
Xuxen IIIk Xuxen IIk zuen guztia barne hartzen du, jakina, baina ordutik izan dira
aldaketak. Bertsio honetan aurreko bertsioaren akatsak zuzentzeaz gain ondoren
zerrendatuko ditugun berrikuntzak gehitu ditugu:
* Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko zerrenda guztiak egiaztatu dira eta 2004ko
abendura bitartean onartutako arau guztiak hartu ditugu kontuan (138.a
azkena,"2. itzulia: b-berriz"). Adib.: atomismo, audiometria, asuratu, bainutoki.
* EAEko erroldako izen-abizen usuenak: abizenak 500 baino maiztasun
handiagokoak eta izenak 100 baino maiztasun handiagokoak. Normalizazioari
dagokionez, ez dugu inongo irizpiderik aplikatu eta ez dugu bereizi euskal eta
erdal grafiaren artean, izen bat zuzena ala okerra den erabakitzerakoan. Adib.:
Carlos, Karlos, Javier, Jabier, Xabier, Arroyo, Urruticoechea, Urrutikoetxea
guztiak eman ditugu ontzat.
* Egunkariko corpuseko leku eta erakunde izenak. Adib.: Amann, Asegarce.
* Elhuyarko Zientzia eta Teknika Corpuseko terminologia ere (estandar zein ez-
estandarrak). Adib: biomediko, supramolekula.
* Erabiltzaileengandik jasotako zuzenketak; aipatzekoak Elhuyarretik jaso ditugun
zerrendak. Adib.: espaziuntzi* ez-estandarra eta bere estandarra espazio-ontzi.
Bestalde ondorengo arazo hauek ere konpondu dira:
* ":" eta komatxoen aurretik idazten zena okertzat ematen zuen beti.
XUXEN EDBL 3
8.860 izen arrunt berri 1.446 izen berezi berri
Guztira 85.000 sarrera inguru daude, hiztegi-sarrera, adizki eta morfema ez-askeetan
banatuak.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. // www.eleka.net
Euskararentzako Myspell hiztegirako affix fitxategia
GNU General Public License (GPL) 2. bertsioa
lizentziapean argitaratua
Generated by dwww version 1.16 on Sat Oct 3 04:06:21 CEST 2026.